X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

20:00etan

'B Aldea' Durangoko Azokan murgilduko da gaur

Gaztea

20:00etan hasita, Julen Idigorasek eta Izaro Andresek 'B Aldea' berezia egingo dute. Musika entzuteaz gain, hainbat artista elkarrizketatuko dituzte.

  • Julen Idigoras eta Izaro Andres

    Julen Idigoras eta Izaro Andres

Durangoko Azoka gertutik jarraituko dugu Gazteako 'B Aldea'n aurten ere. Hori dela eta, saio berezia prestatu dugu gaurko, Julen Idigorasek eta Izaro Andresek aurkeztuta.

Hala, musika entzuteaz gain, elkarrizketa ugari egongo dira, gurekin izango baitira Zetak, Rafa Rueda, Xsakara, Kai Nakai, Gatibu eta Nøgen.

Gainera, Ainhoa Vitoriaren kolaborazioa ere izango dugu. Liher eta Iker Lauroba artistekin ibiliko da, haiek kontatutakoa ekartzeko.

Ez galdu hitzordu berezi hau, eta gogoratu irratian edo online jarraitu dezakezuela!