X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Sare sozialak

'Queerbaiting'a, musikariek LGTBI+ ikonografia marketinerako erabiltzen dutenean

'Queerbaiting' marketin estrategiaz eta musikariek sare sozialetan egiten dituzten aldarrikapenez aritu da Ainhoa Vitoria, "B Aldea"n. Bad Bunny eta Billie Eilsih izan ditu hizpide, besteak beste.

  • Bad Bunny, "Yo perreo sola" abestiaren bideoklipean

    Bad Bunny, "Yo perreo sola" abestiaren bideoklipean. Argazkia: Youtube

    21:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Zer den queerbaitinga? Enpresa, erakunde edo artista batek LGTBI+ kolektiboaren ezagugarriez baliatuz etekin ekonomikoa ateratzea. Alegia, marketin estrategia bat da; queer pertsonen aldarrikapenak eta ikonografia enpresa, erakunde edota artistaren irudia erakargarriagoa egiteko sortutakoa.

Musikaren eta sare sozialen munduan bolo-bolo dabilen hitza da, eta Ainhoa Vitoriak queerbaitinga egitea leporatu dieten musikariei buruz aritu da "B Aldea"n.

Hasteko, Bad Bunny puertorricar musikaria aipatu du; izan ere, "Yo perreo sola" abestiaren bideoklipean neskaz jantzita agertu zen, eta diskurtso hutsala izateaz akusatu zuten sare sozialetan.

03:20

Bestetik, Billie Eilishek Instagramen egindako publikazioaz aritu dira Ainhoa Vitoria eta Julen Idigoras. Bada, kaliforniar abeslariak "neskak maite ditut" mezua publikatu zuen, bideoklip baten promozio kanpainaren baitan. Argitalpenak hautsak harrotu zituen Twitterren, eta #youlikegirls (neskak gustuko dituzu) traolapean queerbaitinga egotzi zioten.

Azkenik, Sara Socas rap musikariak jokabide matxistak, homofoboak eta zuritze estrategiak salatzeko atera duen abestiaz aritu dira bi esatariak.