B Aldea
Izaroren gomendioa
Cala Vento: benetako kantak, benetan kantatuak
Bikote kataluniarraren musika izan da Izaroren aste honetako gomendioa.
-
Cala Ventoren azken birako kartela. Argazkia: @CalaVento
21:27 min



Bere asteroko tartean, Izarok Cala Vento bikote kataluniarra gomendatu du. "Egiazko" gisa sailkatu du musikari mallabiarrak Cala Ventoren musika, egungo hitz egiteko modua eta melodia xumeak erabiltzen baitituzte.
Hiru disko atera dituzte dagoeneko: "Cala Vento", "Fruto Panorama" eta "Balanceo". Azken hau kaleratu aurretik, krisia izan zutela aitortu izan dute taldeko bi kideek eta hilabete atzeratu zuten diskoaren grabaketa.
Aurten, Amaralek bikotearekin kolaboratu du, "Teletecho" izeneko singlean.
TELETECHO (con @amaraloficial ) Y EL ACECHO ya disponible en todas las plataformas digitales y tiendas físicas.
— Cala Vento (@CalaVento) January 29, 2021
Vídeo completo en youtube, que emoción pic.twitter.com/KnPdwSF1H3