X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Izaroren gomendioa

Nor da Ayoni eta nola da posible orain arte ezaguna ez izatea?

Ayoni artista estatubatuarraren musika gomendatu du Izarok bere asteroko tartean.

  • Ayoni

    Ayoni. Argazkia: @ayonimusic

    21:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ayoni musikariak 20 urte ditu eta Los Angelesen bizi da, Barbadosen jaio zen arren.

Izarori sinesgaitza egiten zaio Ayoniren sona eza, bere musikaren kalitatea sekulakoa iruditzen baitzaio. Besteak beste, arrazismoaz eta feminismoaz hitz egiten du bere abestietan, baita publikoki egin dituen agerraldietan ere.

Ildo beretik, indie-poparen munduan musikari arrazializatuek duten estigmaz aritu izan da sarritan, industriaren whitewashing (garbiketa zuria) delakoa kritikatuz.

Musikari gaztearen hiru abesti entzun ditugu "B Aldea"n.