X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Ainhoa Vitoriaren tartea

Rodrigo Cuevas: asaldatzaile folklorikoa eta asturieraren ofizialtasunaren aldeko artista

Rodrigo Cuevas artista asturiarraren lanaz aritu da Ainhoa Vitoria, "B Aldea"n.

  • Rodrigo Cuevas

    Rodrigo Cuevas. Argazkia: @rodrigocuevasg

    22:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ainhoa Vitoria Rodrigo Cuevas artistaren lanaz aritu da "B Aldea"n. Musikaria da Cuevas, baita asturieraren ofizialtasunaren aldeko militantea. Bere burua "asaldatzaile folkloriko" gisa du; eta, publikoaren aurrean agertzen denean, normatibotasun ezaren aldeko apustua egiten du.

Bere bideoklipetan, Cuevasek asturiar folkloreko erritmoak eta estetika apurtzailea uztartzen ditu.

Besteak beste, Xiringüelu eta Raül Refreerekin elkarlanean egindako Muñeira para a filla de bruxa kantak jarri dituzte Julen Idigorasek eta Ainhoa Vitoriak.