X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Agurra

Gartxot: “Bertsioak egiten eta mozorrotuta lortu dut nire lana monetizatzea”

Gartxotek azken kolaborazioa egin du "B Aldea"n. Hainbat proiektutan murgilduta dagoen arren, bide propioari ekiteko garaia iritsi zaio.

  • Gartxot

    Gartxot. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

    19:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gartxotek agur esan dio "B Aldea"ko kolaborazioari. Proiektu berri bati ekingo dio orain artista donostiarrak, hainbat urtetan musika taldeetan aritu ostean. Bide propioa hasi eta bere ibilbidea "duintzeko" unea dela azaldu dio Gartxotek Julen Idigorasi.

Madeleine, Grises, Bi Zaldi eta Bananas taldeetako kidea da musikaria, horietan guztietan inplikazio maila ezberdina duen arren.

"B Aldea"n, baina, Txakurra izan da Gartxot. Mundu mailako zein bertako artisten bertsioak egiten ikusi izan dugu, txakurraren belarriak jantzita. Eta hau izan da, hain zuzen ere, bere lana monetizatzeko aukera eman dion proiektu bakarra. Musikariak berak azaldu duenez, bitxia egiten zaio "besteen bertsioak egiten eta mozorrotuta saioengatik ordaintzea" lortu izana.

Agur gisa, kanta ezin aproposagoa aukeratu du Gartxotek Gazteako entzuleei gero arte esateko: Dadee Yankeeren "La Despedida". Gaztearen estudioan hasi eta Miramonetik irteten ikusi dugu musikaria, eskertuta eta datozen erronkei aurre egiteko gogoz.