B Aldea
Elkarrizketa
Skasti, taldearen agurraz: “Batzuetan lekuz kanpo ikusten genuen gure burua”
Talde zarauztarrak agur esango dio bere ibilbide musikalari, 16 urteren ostean. Mattin Saldias eta Xabier Uzin “B Aldea”n izan dira, hartu duten erabakiaren inguruan hizketan.
-
Skasti. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
18:38 min
Skasti talde zarauztarrak agur esango dio bere ibilbide musikalari, 16 urteren ondoren. Taldeko Mattin Saldias eta Xabier Unzin "B Aldea"n izan dira, erabakiaren nondik norakoak hizpide.
Udazkenean amaituko den agur bira iragarriko dutela azaldu dute. Agurtu aurretik, baina, bi kanta berri aterako dituzte.
Horietako lehena, "Zer gertatu zaigu?", entzun dugu taldekideekin.