X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Josu Billelabeitia, Lukiek: “Abesti normalegia irten zaigunean apurtzeko beharra izan dugu”

"#2" izeneko diskoa atera berri du talde bizkaitarrak. Urtarrila eta otsailerako hainbat kontzertu iragarri dituzte dagoeneko.

  • Josu Ximun Billelabeitia

    Josu Ximun Billelabeitia. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

    19:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lukiek taldeko Josu Ximun Billelabeitia "B Aldea"n izan da, "#2" izeneko bigarren lan luzea aurkezten. Pandemiak diskoaren aurkezpena erabat baldintzatu duen arren, urte hasierarako hainbat kontzertu dituzte programatuta.

Esperimentatzeko aukera izan dute "#2"n, taldearen ohiko pop eta psikodeliaren esentzia galdu gabe. Sorkuntza prozesuari dagokionez, soinu esperimentalen eta normatiboagoen arteko oreka bilatzen saiatu direla azaldu du Billelabeitiak.

Diskoa formatu fisikoan atera dute, Atico Stereorekin, ofizioaren "erromantizismoa"ri eutsiz.

Taldearekin duen inplikazio mailaz galdetuta, gero eta handiagoa dela onartu du Billelabeitiak. Belakorekin bestelako plazak ezagutzeko aukera duen arren, Lukiekek ematen diona ezinbesteko bilakatu zaio.