X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Teknologia

Nola engainatu Spotifyko algoritmoa musika berria deskubritzeko

Lorea Argarate algoritmo bidezko kontsumo digitalaren inguruan aritu da “B Aldea”n. Spotify aplikazioak musika berria proposatzeko egin daitekeen trikimailu bat erakutsi digu.

  • "B Aldea"ko playlista

    "B Aldea"ko playlista

    23:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Netflix, YouTube, Spotify eta egunero erabiltzen ditugun beste zenbait aplikaziok algoritmoez baliatzen dira gustuko ditugun edukiak proposatzeko. Jada kontsumitu ditugun eduki digitalen araberakoa izaten da egiten diguten eskaintza, aurkikuntza berriei bidea oztopatuz.

Spotifyren kasuan, aurretik entzuten ditugun musikariak jarraitzen hasten garenean edo musikari bat entzuten denbora asko ematen dugunean, entzuten ari garen hori (eta antzeko proposamenak) automatikoki sartzen du erabiltzaile guztiek ditugun hiru zerrenda nagusietan: Eguneko Mixa, Asteko Aurkikuntzak eta Berritasunen Radarra. Horregatik, zaila izaten da entzuten ditugun abesti, talde edo musika estiloetatik urruntzea.

Hala ere, Lorea Argarate "B Aldea"ko kolaboratzailea makinari aurrea hartzen saiatu da honako esperimentuarekin: egunero, artista ezezagunak entzun ditu 15 minutuz. Algoritmoa engainatzeko, baina, bilaketa irizpideak garrantzitsuak dira. Bada, dagoeneko sortutako zerrendak ekidin eta artistaren izena (edo musika estiloa) zuzenean idatzi behar dugu bilatzailean.

Truko hau erakusteaz gain, Argaratek interneten kulturan hazi eta hezi diren hainbat artistaen izenak eraman ditu "B Aldea"ra: Charlie XCX, Poppy eta OH!DULCEARi.