X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

J Martina: “Musikaren bitartez, gure errealitatearen aurrean kokatu gaitu diskoak”

B. F. | Gaztea

"Jaio Naiz Baina" diskoa aurkeztu du hirukoteak. "B Aldea"n izan dira, lehen lan luzeak eman diena hizpide.

  • J Martina

    J Martina. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia

    22:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

J Martina hirukoteak "Jaio Naiz Baina" diskoa aurkeztu du "B Aldea"n. Taldearen lehen lan luzea da plazaratu berri dutena.

Hasieran lan luzerik osatzeko asmorik ez zuten arren, azkenaldian sortutako musikak ezaugarri komun konkretuak zituela ikusi zuten Kattalinek, Anek eta Javik. Sortutako abestien kontzeptuari tiraka, disko "zentzuzkoa" eta "koherentea" osatu dutela azaldu dute.

Letretan, kapitalismoaren eraginez gizarteak bizi dituen "miseria handiko garaiak" salatu nahi izan dituzte, "etsipenari eta desesperazioari" abestuz.

Lanaren kontzeptua, baina, soinutik haratago eraman nahi izan dute. Izan ere, hainbat disziplinetako artistez inguratu dira "Jaio Naiz Baina"ren unibertsoa marrazteko. Besteak beste, Sahatsa Jauregi, Ander Sagastiberri eta Julene Gregorioren artistek hartu dute parte diskoaren alderdi bisualean. Produkzioan, Niko Bortolino izan dute bidelagun.

Ibil Bedi taldearekin egindako elkarlanaz ere aldatu dira. Urtarrilaren 26an publikatu zuten "Ez daukat ezer" izeneko abestia eta bideoklipa.