X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Teknologia

Lorea Argarate: Autotunea ez, baina mikrofonoa bai?

Lorea Argarate “B Aldea”n izan da, mikrofonoak hizpide. Noiz asmatu zen? Zertarako? Nola eraldatu du musikaren historia?

  • Mikrofonoa

    Mikrofonoa. Argazkia: Pixabay

    24:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikrofonoaz aritu da Lorea Argarate "B Aldea"n. Definizioz, mikrofonoa transduktore elektro-akustiko bat da, soinuaren uhinak energia elektriko bihurtzen dituen itzultzailea, alegia.

Egungo tresnaren lehen prototipoa Thomas Alva Edisonek asmatu zuen: Fonografoa. Gailuak diskoak entzuteko zein soinua grabatzeko balio zuen. Bitxikeria gisa, fonografo horrekin grabatutako lehen pieza ekarri digu Argaratek.

Lehen asmakuntza horren atzetik etorri dira ikatz mikrofonoa eta kondentsadorea. Gaur egun ezagutzen duguna, ostera, 1917an merkaturatu zuten.

Gerora, bi mikrofono mota gailendu dira: dinamikoa eta kondentsadoreduna. Lehenengoak, denok inoiz esku artean izan ditugunak; bigarrenak, ostera, grabazio estudioetan erabiltzen direnak.

Egun, teknologiaren garapena tarteko (Autotunea bezalako programak), ahotik mikrora arteko distantzian hamaika soinu, zarata eta efektu kabitzen dira.