X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Rock feminista eta El Quinto Escaloneko freestylerrak: Argentina, nazioarteko musikaren erreferente

Barbi Recanati, Marilina Bertoldi, Duki, Bizarrap eta beste hainbat artistaren lana erakutsi digu Ainhoa Vitoriak.

  • Marilina Bertoldi

    Marilina Bertoldi. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

    23:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Argentinan arrakasta gehien duten musika estilo garaikideez aritu da Ainhoa Vitoria, "B Aldea"n. Rocka egiten duten emakume feministetatik hasita artista urbanoetaraino, argentinar eszenaren argazkia egin du kolaboratzaileak.

Kongresu argentinarrean musika jaialdietan artista emakumeen kuota (% 30ekoa) egotea erabaki zenetik, hainbat izen gailendu dira. Horien artean dago Marilina Bertoldi "rock feminsitaren erregina". 2019an albumik onenaren Gardel Saria irabazi zuen "Prender Un Fuego" diskoarengatik.


Barbi Recanati ere aipatu du Vitoriak, rockaren olatu feminista berriko ikur gisa. Aurretik Utopians rock bandan aritu ostean, bakarkako ibilbideari ekitea erabaki zuen Recanatik. Musikariaren Teoria Espacial abestia ekarri du Ainhoa Vitoriak.

Eszena urbanoari dagokionez ere oparoak izaten ari dira azken urteak. Fenomenoaren bilakaeran ezinbestekoa izan da El Quinto Escalon freestyle lehiaketa, bertako oilar lehietatik atera baitira hainbat izen garrantzitsu: Bizarrap (BZRP), Duki, Trueno, Wos, Paulo Londra