X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Izaroren gomendioa

The Crab Apples: existentzialismoa eta amorrua, pastel koloreetan

Izaro Andresek kataluniar hirukote honen musika ekarri digu bere asteroko tartera.

  • The Crab Apples

    The Crab Apples. Argazkia: @angelamorae

    21:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

The Crab Apples taldeaz aritu da Izaro Andres, "B Aldea"n. Carla Gimeno, Laia Alsina eta Laia Martik osatzen dute hirukoa, eta dagoeneko hiru disko atera dituzte. Institutuko garaietatik ezagutzen dira hiru musikari katalanak eta hamar urtetik gora daramatzate musikaren sortzen.

The Crab Apples taldearen abestietan kontraste bitxiak aurki daitezke; izan ere, gai sakon, ilun eta bortitzen inguruan abesten dute, doinu eta ahots gozoekin.  


2021ean atera zuten azken lan luzea, "Crap" (kaka, ingelesez) izenekoa. Azken disko honetan ekoizle batekin lan egin dute, Victor Valienterekin, hain zuzen ere.

Bitxikeria gisa, Crab Apple sagar mota bat dela aipatu du Izarok, jateko mingotzegia izanagatik marmelada egiteko erabiltzen dena.