Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.

X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Lamiak: “Disko hau koloretsuagoa da, bai musikalki baita irudi aldetik ere”

Xabi Arrazola eta Ander Aramburu, Lamiakeko kideak, "B Aldea"n izan dira "Itzalak, argiak" diskoa aurkezten.

  • Lamiak

    Lamiak. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia

    23:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lamiak taldeko Ander Aramburu eta Xabi Arrazola "B Aldea"n izan dira, hirukote donostiarraren bigarren lan luzea aurkezten. "Itzalak, argiak" diskoan aurki daitekeenaz eta aurreko LParekiko egin dituzten aldaketez aritu dira bi musikariak.

"Itzalak, argiak" dikotomiak Lamiaken ibilbide musikalaren defini dezakeela azaldu dute bi taldekideek: "Lehen diskoan lehena ilunagoa zen, zuri beltza. Hau, ostera, koloretsuagoa da, bai musikalki baita irudi aldetik ere".

Josu Torrealdayk egindako diskoaren azalari berari erreparatuta, agerikoa da bigarrenak lan honek argitasunetik gehiago duela.

Aurreko diskoa baino "helduagoa" eta "heterogeneoagoa" ere bada bigarren hau, Lamiakeko kideek "B Aldea"n azaldu dutenez. Heterogeneotasun hori aurrerapausoa izan da taldearentzat, eta hautua hori egin ostean sentitu duten babesa azpimarratu dute Xabik eta Anderrek.

Berrikuntzetan sartuta, ukitu sinfonikoa eman diote "Itzalak, argiak" diskoari, ahots gehiago sartuta. Hiru taldekideak haurren koro batean abesten zuten eta ezagutu ziren moduari omenaldi berezia egin diote bigarren lan honetan. Horregatik, Xabier de la Fuente bateria-jotzaileari mikroa jarri eta zuzenekoetan koroak egingo dituela aurreratu dute.