X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Snoop Dogg artistak AEBko rap diskoetxerik handiena erosi eta Idoia Mendiaren argazki bat igo du sareetara

Rap musikari estatubatuarraren izena modan dago azkenaldian, Death Row Records diskoetxe ospetsua erosi ostean.

  • Snoop Dogg

    Snoop Dogg. Argazkia: @snoopdogg

    18:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Xabi Hoo "B Aldea"n izan da, Snoop Dogg rap musikari estatubatuarraren azken berriak hizpide. Bada, artistak Death Row Records diskoetxea erosi du, AEBtan raparen industrian sona handiena duen zigilua.

Baina hori ez da izan "B Aldea"ko kolaboratzaileak kontatu digun daturik deigarriena, ezta gutxiago ere. Xabi Hook azaldu digunez, Snoop Doggek Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen argazki bat partekatu du bere Instagram profilean.

Argazkian, politikariaren atzean agertzen den emakume batek ematen du atentzioa, bere ileak Alf pertsonaiaren antza baitu. Euskal Herrian duela bi urte bilakatu zen biral argazkia, baina rap musikariak mundu mailara zabaldu du fenomenoa, Snoop Doggen 71 milioi jarraitzaileek ikusi baitute.

View this post on Instagram

A post shared by snoopdogg (@snoopdogg)