X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Disko musikaren sorrera: emakumeen eta LGBTIQ+ kolektiboaren iraultza bat, Paradise Garage klubean

70eko hamarkadako dantzaleku koloretsuetatik abiatu eta gaur egunera arteko bidaia proposatu digu Lorea Argaratek, disko musikaren historian barrena.

  • New Yorkeko Paradise Garage kluba

    New Yorkeko Paradise Garage kluba. Artxiboko irudia

    27:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Disko musikaren munduan murgildu gara, Lorea Argaraterekin, "B Aldea"n. Egon diren korronte ezberdinez eta musikaren historian izan duen garrantziaz aritu da saioko kolaboratzailea.

Paradise Garage New Yorkeko klub historikoan musika jartzen zuen Larry Levan dj-a gogora ekarriz hasi du kontaketa, 70eko hamarkadan. Izan ere, Vietnamgo Gerra tarteko AEBko gizartea guztiz eraldatzen hasi zenean, iraultza soziala ekarri zuen disko musikak.

Marjinatutako kolektiboen (emakumeak, pertsona arrazializatuak, lgtbiq+…) askapenarekin lotu izan da generoa, minoria horietako kideak izan baitziren disko musikaren hazia loratu zutenak.


Liberazio mugimendu horretatik abiatuta, dantzalekuen iraultza ere etorri zen disko musikaren eztandaren ondotik. Orduan hasi baikinen taldean dantzatzen (ordura bikoteetan dantzatzen zen) eta identitate disidenteentzat giro seguruago bat sortzen.

Diskoaren historia hainbat artisten musikarekin girotu du Loreak; Gloria Gaynor, Donna Summer eta Hercules & Love Affair, besteak beste.