X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Peru Galbete: "Umetako begirada presente izatea, sortzeko zein bizitzeko, oso inportantea da"

Peru Galbete usurbildar musikariak “Beiratu” diskoa aurkeztu du “B Aldea”n.

  • Peru Galbete

    Peru Galbete. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

    15:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Peru Galbete artista usurbildarrak "Beiratu" izeneko diskoa aurkeztu du "B Aldea"n.

Disko berrian, Galbete ez dator bakarrik; izan ere, Anari eta Paxkal Irigoyen musikariekin kolaborazioak aurki daitezke "Beiratu"n.

"Begiratu" eta "beiratu" hitzen arteko jolasari tiraka, "haur baten begiradatik" ekin dio Galbetek bigarren disko honi.

Artistak azaldu duenez, "gauzak probatu eta zerbait berria" egin nahi zuen lan honetan. Hala, soinu elektronikoak eta organikoak uztartu ditu, modu "orekatu" batean.