X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

BPMa eta bihotzaren taupadak: abestiak dantzagarri bihurtzeko DJen teknika magikoa

Lorea Argarate "B Aldea"n izan da DJen lana hobeto ulertzeko gako batzuk ematen.

  • DJ baten eskua

    DJ baten eskua. Argazkia: Pixabay

    26:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

DJen lana izan du hizpide Lorea Argaratek "B Aldea"n, Las Tea Party moduan aritutako urteetako esperientziatik abiatuta.

Hasteko, DJek musika jarri eta nahasteko dituzten gailuez aritu da "B Aldea"ko kolaboratzailea. Gailu elektronikoak aipatu ditu batik bat, Ableton Live, kontroladoreak eta nahasketa mahaiak kasu.

Arlo teknikoan sartuta, BPM (beat per minute) edo minutuko kolpe kopuruaren garrantzia azaldu du. Abestiak dituen kolpeen araberako neurgailua da BPMa, erritmoa neurtzeko erabiltzen dena, eta musika komertzialen 120koa dela aipatu du. Regetoian eta erritmo urbanoetan, ostera, 80 eta 115 bitartekoa izaten da.

Kanten abiaduraren neurgailu hau kontuan izatea ezinbestekoa da musika nahasten aritzen diren profesionalentzat, abestiak lotzeko zein kontrasteak sortzeko erabiltzen baitute.

House musikaren kasuan, BPMa 128koa dela aipatu dute Lorea Argaratek eta Julen Idigorasek. 128ko BPMa zenbaki magiko gisa ere ezagutzen da DJen artean, gehiengoaren bihotzaren taupadekin (127) bat egiten baitu, dantzarako gogoa eta euforia piztuz.

Gero, kolaboratzaileak abestien tonoaren eta ikuskizuneko argiztapenaren garrantzia izan ditu hizpide.

Aipatutako guztia janzteko hainbat adibide ekarri ditu Loreak. Horien artean, Skrillex, Diplo eta Justin Bieberren Where Are Ü Now.