X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Aitor Etxebarria, 'Gernika 85' obraz: "Ez nago horrelako foko baten aurrean egotera ohituta"

Musikari gernikarraren lehen obra sinfonikoa da 'Gernika 85'. Ekainaren 30ean aurkeztuko du, Bilboko Euskalduna Jauregian.

  • Aitor Etxebarria eta Evelyn Glennie

    Aitor Etxebarria eta Evelyn Glennie. Argazkia: @etxebarriamusic

Aitor Etxebarria musikariak bere lehen obra sinfonikoa, "Gernika 85", aurkeztuko du Bilboko Euskalduna Jauregian. Ekainaren 30ean izango da, Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurrenarekin bat eginda, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Gernikako Gaudeamus koralaren eskutik.

El Txefa bezala ezagutu izan dugun artistak bere ibilbidetik erabat aldentzen den erronka honi baiezkoa ematen ausartu da. Gernikarra izanda, proiektuak artistikoki zein pertsonalki zeharkatzen du musikaria.

"Gernika 85" egiteko, Björk eta Mark Knopflerrekin aritu izan den Evelyn Glennie perkusionista izan du bidelagun.

Bestela, Netflixeko serie baten soinu banda bukatu berritan, Eñaut Elorrietaren diskoa ekoizten ari dela azaldu du Aitor Etxeberriak.