X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Etxekalte: “Letrak egunerokotasuneko bizipenetan oinarritzen dira, momentuan irteten zaiguna idazten dugu”

"Nor Da Norbera?" estreinako lan luzea aurkeztu du Etxekalte talde bermeotarrak.

  • Etxekalte

    Etxekalte. YouTubeko bideoklipetik ateratako irudia

Etxekalte taldeko Unai Irisarri eta Iñaki Olondok "Nor Da Norbera?" diskoa aurkeztu dute "B Aldea"n. Aurreko EPa eta single bikoitzaren ostean (Habi taldearekin elkarlanean egindakoa), bermeotar taldearen lehen lan luzea da kaleratu berri dutena.

Musikariek argitu dutenez, identitatearen inguruko galderak planteatzen dituen "bidaia sentimentala" da "Nor Da Norbera?". Taldearen ohiko joerari jarraituta, abesti laburrez osatu dute diskoa.

Elkar estudioetan grabatu dute lana, astebeteko epean.