X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

“Berdintasunaren arloan, gizonok, pausu bat atzera baino, pauso bat albora eman beharko genuke”

Odolaren Mintzoa taldeko Luken Arkarazo “B Aldea”n izan da, “Hauskor” izeneko hirugarren diskoa aurkezten.

  • Odolaren Mintzoa

    Odolaren Mintzoa. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

    16:57 min
imagen player
imagen player
imagen player

Odolaren Mintzoa taldeko Luken Arkarazo "B Aldea"n izan da, "Hauskor" izeneko hirugarren diskoa aurkezten.

Taldearen 13 urteko ibilbideaz eta pandemian izan zuten lan egiteko moduaz aritu da Arkarazo. Orduan sortu zuten "Hauskor", bereziki zaurgarri zeuden momentuan, eta letra guztiek horixe bera dute hizpide: hauskortasuna, bere forma guztietan.

Ildo horretatik, maskulinitateaz eta gizonezkoek egungo gizarte matxistan duten lekuaz aritu dira Julen Idigoras eta Luken Arkarazo.