X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Teknologia

Holograma musikariak eta cyborgak: unibertso digitalak musikaren mugak urratzen dituenean

Hatsune Miku, Lil Miquela eta Yeule artista digitalen inguruan hitz egin du Lorea Argaratek "B Aldea"n.

  • Hatsune Miku

    Hatsune Miku. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

    22:37 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gizaki hutsak ez diren hainbat artista ekarri ditu Lorea Argaratek "B Aldea"ra.

Hasteko, Hatsune Miku talde japoniarra aipatu du Loreak. Musika talde honen abeslaria holograma bat da (proiekzio bat) eta formatu honetan aitzindaria izan dela azaldu du saioko kolaboratzaileak.

2016an Japoniatik irten eta mundu osoan zehar aritu da banda, Lady Gagaren gonbidatu izatera iritsi arte.

Bigarren artista digitala Lil Miquela influencer birtuala da. Publizitate kanpainak egiteko sortu zuten arren, hainbat markarekin lan egin ondoren, kantak ateratzen hasi da. Loreak azaldu duenez, oraindik ez da argitu avatarraren atzean pertsona bat edo gailu bat dagoen.

Azkenik, Yeule artista gaztea proposatu digu Argaratek. Yeulek cyborg eta pertsona ez bitar bezala definitzen du bere burua. Hasieran, pantaila bitarteko zuzenekoak eskaintzen zituen, baina dagoeneko eman ditu jendaurreko kontzertuak, aurtengo Primavera Sounden kasu.