X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Historia

Seattlego eszena, Nirvana eta emakume isilaraziak: Tina Bell, grungearen aitzindaria

Tina Bell artistaren obra eta legatua izan ditu hizpide Ainhoa Vitoriak, "B Aldea" saioan.

  • Tina Bell

    Tina Bell. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia

    21:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Tina Bellen figura deskubritu digu Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n. Seattlen jaioa, 'grungearen amabitxia' bezala da ezaguna.

Bere lehen urratsak Bam Bam taldean eman zituen, 80ko hamarkadan. Disko bakarra kaleratu zuen bandako taldekide gisa, eta taldea berak utzi eta urteetara egin zen ezagun. Bitxikeria gisa, Kurt Cobain (grungearen izenik ezagunena) taldearen tekniko lanetan ibili zela kontatu digu kolaboratzaileak.

Tina Bellek rockaren izandako ezinbesteko papera aldarrikatu du Ainhoa Vitoriak. Bada, grunge estiloaren aitzindarietako bat izanda ere, emakumea eta afroamerikarra izanagatik, ez dugu bere izena lerroburuetan ikusi.