X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

D ALDEA

Pelax, kantuen iraupen estandarrarekin hausten duen proiektua

EITB MEDIA

Xalba Ramirez kolaboratzaileak Pelax proiektua ekarri digu “B Aldea”ra. Pelaxek "ABDE" izeneko lana kaleratu zuen, zeinetan biniloaren alde bakoitza kanta bat den. Gaztean biniloaren B aldea entzun dugu, irratian inoiz jarri ez den kanta bat.

  • Pelax proiektua.

    Pelax proiektua.

    25:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pelax proiektua eta irratian inoiz jarri ez den kanta bat ekarri digu Xalba Ramirezek "B Aldea"ra, bere "D Aldea" sekzioan.

Pelaxek, Unai Pelayo artista donostiarraren proiektuak, "ABDE" izeneko lan kuriosoa kaleratu zuen. Bertan, biniloaren alde bakoitza kanta bat da. Alegia, abesti bakoitzak biniloaren alde bakoitzaren iraupen bera du.

Biniloaren kantuak normalean entzun ohi ditugun abestiak baino luzeagoak direnez (18 minutu ingurukoak), ez dira sekula irratian jarri… orain arte. Diskoaren B aldea entzun dugu Gaztean.