X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Txopet: “Pretentsio gutxirekin hasi ginen, lokaleko talde bat izateko asmoarekin”

Txopet taldeko Iñigo Güemes eta Andoni Barinaga-Rementeria “B Aldea”n izan dira, Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi berritan.

  • Txopet

    Txopet. Argazkia: @paula.ralliv

    19:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

2022ko Maketa Lehiaketa irabazi ostean, Txopet talde bilbotarra hobeto ezagutzeko aukera eman digu Julen Idigorasek, "B Aldea"n. Taldeko Iñigo Güemes eta Andoni Barinaga-Rementeriak Gaztearen lehiaketa irabazi osteko panorama zein den kontatu digute.

Abenduaren 1ean eskuratu zuten Maketa Lehiaketako garaikurra, Gasteizeko Jimmy Jazzen eskainitako emanaldi gogoangarriaren ostean. 5.000 euroko saria eskuratu eta berehala gastatu zuen talde bilbotarrak, euren lehen LPa izango dena ordaintzeko.

Talde berri samarra den arren, aspaldiko lagunak dira Jon, Iñigo eta Andoni. Izan ere, institututik ezagutzen dute elkar eta Bilborocken elkartzen ziren 15 urterekin, musika jotzeko. Hainbat banda eta proiektutan parte hartu ostean, elkartu eta Txopet sortzea erabaki zuten "pretentsio gutxirekin, lokaleko talde bat izateko asmoarekin".

Gutxira, baina, hiru kantako EP bat (Txopet, 2022) eta "Neska Zaharrak" arin-arinaren bertsioa atera dute. Bi kaleratzeen artean irabazi zuten Maketa Lehiaketako saria, "inondik inora" espero ez zuten arren.

Zuzeneko talde bat da Txopet. Indar erakargarria dute, eta oholtza gainean "benetako zerbait" eskaintzen duten sentsazioa. Taula gainera igotzean ez dakite zer gertatuko den, "B Aldea"n aipatu dutenez; eta hori da, hain zuzen ere, publikoarekin sortzen den konexio ia mistikoaren arrazoietako bat.

Bilbao BBK Liven ikusiko ditugu uztaileko bigarren asteburuan, baina aurretik izango dute zer eskaini. Aurten kaleratuko dute euren lehen lan luzea eta Gaztean diskoko abestietako bat primizian ezagutzeko aukera izan dugu, "Behekaldea"n.