X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

TOC: “Proiektu hau epe luzerako pentsatzen dugu, baina ez gara obsesionatzen”

Mungiar bandak “Bat barik ez dauz bi" diskoa aurkeztu digu “B Aldea”n.

  • TOC

    TOC. Argazkia: @toc_band

TOC taldeko Aitor, Ander eta Xabi "B Aldea"n izan dira, Bat barik ez dauz bi diskoa aurkezten. Abenduan kaleratu zuten EPa, eta ordutik dabiltza kontzertuak ematen.

TOCen musikak dituen elementu bereizgarriez galdetuta, taldekideen ustez honakoa da gakoa: ia bereizezina den lau lagunen garapen pertsonal eta musikala.

Disko berrian, Juanjo Berasain eta Kiliki Frexkorekin egindako elkarlana aurki ditzakegu: "Hutsa Bezain Hotza".

Abestiak sortzeko unean dituzten influentziez galdetuta, tendentzia musikaletatik kanpo mugitzen direla azaldu dute taldekideek. Eurentzat TOC epe luzerako proiektu bat da, eta ez dira bereziki obsesionatzen kanpotik datozen estimuluekin.