X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Zergatik igo da hainbeste kontzertuetako sarreren prezioa?

Ainhoa Vitoria artista handien zuzenekoen prezioaz aritu da “B Aldea”n.

  • Taylor Swift, The Eras Tourreko lehen kontzertuan

    Taylor Swift, The Eras Tourreko lehen kontzertuan. Argazkia: @taylorswift / @gettyimages

    25:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kontzertuetako tiketen prezioaren igoera izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n. Garestitzea hainbat faktoreren ondorio dela azaldu digu kolaboratzaileak.

Hasteko, zuzeneko musikaren industria monopolio bat dela argitu du kolaboratzaileak, Live Nation eta Ticketmaster enpresen fusioarena, hain zuzen ere. Konpetentzia faltan, enpresa bakarraren esku dago salneurriak ezartzea.

Bestela, COVID19aren pandemiak zuzeneko musikaren alorrean izandako eragina azpimarratu du. Izan ere, enpresek bi urte horietan galdutako dirua berreskuratzeko premia dute. Gainera, eskaria ere nabarmen hasi da, pandemian zehar ikusi eta entzun ez ditugun guztiez gozatzeko egarriz baikaude.

Musika kontsumitu eta promozionatzeko moduaren bilakaerak ere izan omen du aldaketarekin zerikusirik. Bada, aretoetako pista tradizionala hainbat zatitan banatzeko joera gailendu da azken urteotan. Gainetik, kontzertu erraldoietako lehenengo ilarak influencerrentzat erreserbatzen dituzte, sare sozialetan egingo duten publizitatearen truke.