X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Suediako ‘sadboy’ak: cloud rapa, agonia atmosferikoa eta inoiz egin den abestirik politena

Darko Eguiluzek SadBoys eta Drain Gang kolektibo suediarrak aurkeztu dizkigu.

  • Yung Lean

    Yung Lean. YouTubeko bideoklipetik ateratako argazkia

    23:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Darko Eguiluzek cloud rap mugimendua izan du hizpide "B Aldea"n. SoundCloud plataformatik hartu du izena aipatutako estiloak, eta ezaugarri bereizgarri bat du: oinarri dentso eta atmosferikoak.

Mugimendu honen baitan, Yung Lean, Yung Sherman eta Yung Gudek osatutako SadBoys kolektiboa aipatu du Darkok. Musika estilo propioa sortzeaz gain, estetika berezia du taldeak: asiar kulturako eraginak, psikodelia, kristau erreferentziak, folklorearen eta teknologiaren arteko kontrastea…

Taldeko liderraren figuran zentratuta, Yung Lean suediar artistaren bilakaera kontatu digu Darkok; nerabetan lortutako arrakastatik hasi, droga menpekotasunetik igaro eta gaur egunera arte. Gainera, kolaboratzailearentzat "munduko abestirik politena" dena entzun dugu: Yung Leanen "Agony".

Tartea borobiltzeko, Suedian indarra izaten jarraitzen duen beste kolektibo bat aipatu digu: Drain Gang. Bladee, Ecco2K, Thaiboy Digital eta Whitearmor artistek osatzen dute taldea eta aurretik aipatutako Sadboysen bidaideak izan dira.

Musika estiloari dagokionez ere tankerakoak dira bi kolektiboak: letra malenkoniatsu hotzak eta musika elektroniko esperimentala.

Bukatzeko, Drein Gangeko kide diren Bladee eta Thaiboy Digitalen "Side By Side" ekarri digu Darkok.