X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

BB trickz: nor da asteburuan sareak aztoratu dituen artista?

Belize Kazi artista gaztearen ezizena da BB trickz, Ainhoa Vitoriak “B Aldea”n kontatu digunez.

  • BB trickz

    BB trickz. "Missionsuicida"ren bideoklipeko irudia

    16:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aste Santu bueltako musika eguneraketa ekarri digu Ainhoa Vitoriak "B Aldea"ra. BB trickz, Saint Levant, Raplhie Choo eta Dinamarca aipatu dizkigu kolaboratzaileak.

Guztietatik, BB trickz da fenomenorik berriena. Asteburu honetan, sareetan bolo-bolo ikusi dugu bere "Missionsuicida" abestiaren bideoklipa. Ice Spice, PinkPantheress edota Bad Gyalen antza somatu diote askok, eta askotariko kritikak jaso ditu artista gazteak. Bada, askorentzat izar berri baten jaiotzaren aurrean gaude. Beste batzuek, ordea, hutsaltzat jo dute bere musika.

Iritziak iritzi, biral bilakatu da abestiaren bideoklipa eta bertan aipatzen diren hainbat esaldi. Baina ez da Belize Kaziren (BB trickzen benetako izena) lehen abesti birala. Izan ere, TikToken estreinatutako "BAMBI" singlea joera bihurtzea lortu zuen.

Bestela, Saint Levant artista palestinarra ekarri digu Ainhoa Vitoriak. Bere "Very few frineds" abestia TikToken biral bihurtu ostean, leku propioa egin du artistak. Frantsesez, ingeleraz eta arabieraz kantatzen du, palestinar komunitatea eta bere arbasoak omentzen dituzten mezu politikoak tarteko.

Azkenik, Ralphie Choo eta Dinamarca ekarri dizkigu kolaboratzaileak. Lehenak Colors estudio entzutetsuan grabatutako "Tangos de una moto trucada"ri esker asteburuko musika lerroburuak bete ditu.