X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Arima: “Donostian gertatutako dolu baten amaiera da diskoaren gai zentrala”

Paule Bilbaok ‘Beldurraz Beste Egin’ izeneko EPa aurkeztu du “B Aldea”n.

  • Arima

    Arima. Argazkia: @arimataldea

    18:03 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arima taldeko Paule Bilbao "B Aldea"n izan da, Beldurraz Beste Egin izeneko EPa aurkezten.

Taldearen hirugarren EPa da kaleratu berri dutena, orain arteko "helduena", Paulek berak azaldu duenez.

Madrilen bizi den arren, Paulek berak Donostian bizitako hainbat pasarteri egindako erreferentziak aurki daitezke diskoan. Izan ere, bertan bizitako dolu baten itxiera da Beldurraz Beste Eginen ardatza.

Taldera gehitu zaien gitarra jole berriaz ere aritu da elkarrizketatua. Bigarren gitarra bat sartzeak bide berriak urratu eta taldearen soinu eremua handitzeko balio izan diela azaldu du musikariak.

Inoiz album luzearekin animatuko ote diren galdetuta, EP formatua nahiago dutela argitu du artistak, lan askeago eta koherenteagoak egiteko aukera ematen baitie.