X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Eneritz Furyak: “Inoiz baino libreago ari naiz sortzen; elektronikara jo dut, baita pianora eta zaratei ere”

Irundar artistak 'Emaizkidan' izeneko EPa aurkeztu digu "B Aldea"n.

  • Eneritz Furyak

    Eneritz Furyak. Argazkia: @eneritzfuryak

    15:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eneritz Furyakek Emaizkidan EPa aurkeztu digu "B Aldea"n.

2021an ateratako Emadan diskoko single homonimoaren lau remix aurkituko ditugu Furyaken lan berrian, baita "Junco" abestiaren euskarazko bertsioa ("Ilhia"). Birmoldaketetan, Hans Krüger, Göo!, Antuxuna eta Mono Irazi artistak izan ditu bidaide.

Sortzeko orduan, inoiz baino libreago ikusten du artistak bere burua: "Elektronikara jo dut, baita pianora eta zaratei ere, inoiz baino gehiago".

Sorkuntza erritmoaz ere aritu da Furyak, industriaren presiopean lan egiteko hautua aspaldi baztertu zuela aitortuta. Musika berria aterako du, bai, baina oraindik ez dakigu noiz.

Bitartean, Emaizkidan aurkeztuko du Euskal Herriko zein nazioarteko plazetan.