X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Teknologia

Drake eta The Weeknden biraletik hainbat IA bidez sortutako lehen diskora

Adimen artifizial (IA) bidezko sorkuntzaren azken berriekin etorri zaigu Lorea Argarate.

  • Drake eta The Weeknd, IA batek sortutako irudian

    Drake eta The Weeknd, IA batek sortutako irudian

    22:46 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lorea Argarate adimen artifizial (IA) bidez sortutako abestien joeraz aritu zaigu "B Aldea"n, Drake eta The Weeknden ahotsak erabilita sortutako "Heart on My Sleeve" kanta biraletik abiatuta.

Musika sortzeko orduan, adimen artifizialak nola funtzionatzen duen azaldu digu kolaboratzaileak.

Gainera, adibide bitxi bat ekarri digu: Taryn Southern artistaren I AM AI izeneko albuma. Disko osoa adimen artifizialaz bitartez sortu du artistak (hainbat programa erabilita), melodia, ahotsa eta ekoizpen propioa gehituz.

IA bidezko sorkuntzak eragin dituen eztabaiden harira, ikuspegi kritikoa mantentzea ezinbesteko jo du Loreak. Hala ere, kritika negatiboetan hipokresia puntu bat somatzen du kolaboratzaileak. Izan ere, IA bidez sortutako produktuei beste hainbat sektoreri eskatzen ez diogun zintzotasuna eta integritatea eskatzen zaiela uste du.