X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Rukula: “Dantza akelarre bat sortu eta bakoitzak bere istorioa muntatzea gustatzen zaigu”

Taldeko Oihan Agirretxe eta Martxel Arkarazok ‘Traganarru’ izeneko diskoa aurkeztu digute.

  • Rukula, Behekaldean

    Rukularen 'Traganarru' diskoko azala

    21:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Rukula taldeko Oihan Agirretxe eta Martxel Arkarazo "B Aldea"n izan dira, Traganarru izeneko diskoa aurkezten.

Lan luzea asteon estreinatuko den arren (maiatzaren 11n), bertan topatuko dugunaren lehen printzak entzun ditugu Gaztean.

Itsasoarekin lotura duen izaki mitologikoa da Traganarru, augurio txarren seinale, tornado itxura duen jenioa. Eta halakoa izango da diskoa: "Lasaitasuna astintzera datorren zerbait".

Aurreko lanekin alderatuta, ilunagoa eta xehetasun gehiagoduna izango da. "Dantzagarria da, intentsitateekin jolasten gara eta teknikoki gauza zailak eta bereziak egitera eramaten gaitu", azaldu dute elkarrizketatuek.

Su motelean egin dute diskoa, pandemia tarteko. Itxialdiak baldintzatuta, sortze prozesua ere bestelakoa izan dela esan digute, halabeharrez. Lokalean elkartu beharrean, norberak etxean piezak sortu eta besteekin partekatuz osatu dute Traganarru.

Grabaketan, analogikoaren aldeko apustu sendoa: estudioan elkartu, zuzenean jo eta kolpean grabatu. Argitalpenean ere tinko eutsi diote erabakiari, diskoa binilo formatuak eskuratu baitaiteke.