X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Bertso herrikoei, sintetizatzaileak: Ezagutu Hairaren ‘Laupabortz Aire Ttipi'

Peio Erramousperen bakarkako proiektua da Haira, artistak berak "B Aldea"n azaldu digunez.

  • Peio Erramouspe

    Peio Erramouspe. Argazkia: @guillaume_fauveau

    17:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Peio Erramouspek Haira proiektua aurkeztu digu "B Aldea"n. Laupabortz Aire Ttipi izeneko estreinako EParekin ezagutu dugu Haira, lapurtar musikariaren azken proposamena.

Kanta herrikoiak, doinu garaikideak eta sintetizadoreak uztartu ditu Erramouspek, bost abestiz osatutako lan laburrean.

Ilusio berri honi lagunekin ekitea erabaki du Peiok; izan ere, beste bederatzi artistaz inguratu da musikaria, Lumi taldeko kideak eta Paskal Irigoyen tartean.

Usopop ekoiztetxearen eskutik atera du Laupabortz Aire Ttipi, eta dagoeneko izan du jendaurrean aurkezteko aukera.