X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Painapple: “Gazteagoak ginenean entzuten genuena sortzeko garai egokia dela iruditu zaigu”

Gorka Martinez de Lagosek Painapple taldearen ‘DEMO’ izeneko estreinako EPa aurkeztu digu.

  • Painapple

    Painapple. Argazkia: @m.aitane

    12:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gorka Martinez de Lagos, Painapple taldeko baxujolea, "B Aldea"n izan da, bandaren DEMO izeneko estreinako EPa aurkezten.

Talde berria den arren, eskarmentudun musikariak dira Painappleko kideak.

Orain, elkartu eta nerabetan entzuten zuten musikara itzultzeko bulkada sortu dute. Erreferenteen artean, Simple Plan edo Paramore dituztela kontatu digu elkarrizketatuak. Euskal Herrian, ostera, Berri Txarrak.

Eurek grabatu eta ekoiztutako hiru kantek izandako harrera beroa tarteko, uda ostean diskoa ateratzeko asmoa dutela ere kontatu digu artistak.