X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Ona Mafalda: konplexurik gabeko pop garaikidea, Bulgariako printzesaren eskutik

Coldplay taldeak Bartzelonan emandako kontzertuetan ikusi dugu mallorcarra, artista gonbidatu gisa.

  • Ona Mafalda

    Ona Mafalda. Argazkia: Nic War

    21:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ona Mafalda artista izan du hizpide Ainhoa Vitoriak "B Aldea"n, bakarlariak Coldplayen Bartzelonako kontzertuen aurretik emandako kontzertuaren aitzakian.

Artistaren inguruko datu bitxi batekin hasi du tartea: musikariaz gain, Bulgariako printzesa da Ona Mafalda. Izan ere, Bulgariako Kyril printzearen eta Rosario Nadal espainiar modeloaren alaba da.

Hasiera batean, Mafalda izenaz ezagutu genuen artista, baina 2022an izen artistikoa aldatzea erabaki zuen. Maiatzaren 4an atera du bere estreinako albuma, new pop bezala sailkatzen duen estiloa jorratuz.

"Rotos", Viccorekin elkarlanean egindako (eta ODDLIQUORrek ekoiztutako) "Ya no quema" eta "Calor" abestiak entzun ditugu zuzenean.