X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

Jersey club: modako estiloaren inguruan jakin behar duzun guztia, moda pasatu aurretik

Darko Eguiluzek dagoeneko eztanda egin duen musika tendentzia izan du hizpide “B Aldea”n.

  • Sen Senra

    Sen Senr, 'Uno de eses gatos' abestiaren bideoklipean

    17:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Darko Eguiluz jersey club estiloaz aritu zaigu "B Aldea"n. Eszena alternatibotik datorren arren, mainstreamera iritsi da joera, eta geratzeko dator.

Kolaboratzaileak azaldu duenez, duela 40 urte sortu zen jersey club delakoa, New Jerseyko Zanzibar Cluben. Oinarri elektronikoak eta soul doinuak uztartuta, helburu bakarra zuten garaiko djek: jendea dantzan sartzea.

Estiloa lehen entzunaldian identifikatzeko hainbat gako eman dizkigu Darkok: "bonbo erreboteak", ohe edo ate zaharren kirrinkak eta beste edozein baliabide bezala erabiltzen diren ahots "pikatuak".

Gainera, jersey clubaren baitan, bi kategoria bereiz daitezke: orijinalak eta remixak. Lehenengoen kasuan, clubean dantzatzeko propio sortutako abestiak daude, aurretik aipatutako elementu guztiekin. Bigarrenean, ostera, jatorrizko bertsioan dantzarako balio ez duten kantei dantzarako elementuak gehitzen dizkiete.

Tartea borobiltzeko, hainbat adibide ekarri dizkigu Darkok: Cookiee Kawaiiren "Vibe", Sen Senraren "Uno de eses gatos" eta Bad Bunnyren "Where She Goes".