X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

“Uretatik loreak irtetea espero ez den moduan, ez nuen espero galera batek proiektu hau ekar zezakeenik”

Kattalin eta Nenufarrak taldeko Sara Iriarte eta Iñaki Rezusta "B Aldea"n izan dira.

  • Kattalin eta Nenufarrak

    Kattalin eta Nenufarrak. Argazkia: @kattalinetanenufarrak

    17:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kattalin eta Nenufarrak taldeko Sara Iriarte eta Iñaki Rezusta "B Aldea"n izan dira, Hubble izeneko estreinako EPa aurkezten.

Taldeari izena jartzeko orduan, izan zitekeen baina ez denaren omenez, aukeratu zuen Sarak Kattalin: jaio aurretik gurasoek beretzat pentsatuta zuten izena.

Denaren eta ez denaren arteko linbo horren atmosfera arnas daiteke taldearen lehen diskoan. Izan ere, Sararen amonaren heriotzak inspiratu du lana. Lotura eginez, nenufarren antzean sortu da diskoa: "Inoiz ez duzu espero urtetatik loreak ateratzea eta heriotza batetik ez nuen espero hau sortzea", aitortu du artistak.

Ibai Osinagaren (Ibil Bedi) Sima Estudioan grabatu dute diskoa. Esperientzia baloratzeko orduan, erraza eta erosoa izan dela diote bi elkarrizketatuek.

Abestiak sortu zituztenetik lau urte pasa diren honetan, banda osatu eta zuzenekoak eskaintzeko prest daude taldekideak.