X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Musika

The Dare: momentuko izarren argazkietan agertzen den traje eta betaurrekodun artista

Klub eszenako izarren orbitan ikusi dugu, eta Charli XCX eta Billie Eilishen “Guess” abestiaren ekoizlea dela kontatu digu Ainhoa Vitoriak “B Aldea”n.

  • The Dare

    The Dare. Argazkia: @jasonaltaan

    21:10 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gertatzen ari den guztiaren berri izatea gustuko dugunon gosea asetzera etorriko da Ainhoa Vitoria, beste denboraldi batez, "B Aldea"ra.

Ikasturtea estreinatzeko, udan ezagutu dugun The Dare (Harrison Patrick Smith) izeneko artista ekarri digu.

Batik bat, Charli XCXen orbitan ikusi dugu artista, trajez eta betaurreko ilunez jantzita. Charli XCX "Guess" abestiaren ekoizlea da The Dare, baita Billie Eilishekin egindako remixarena ere.

Lankideak izateaz gain adiskideak ere badira The Dare eta Charli XCX. Izan ere, azken honentzat, "etorkizuneko ekoizle handienetako bat" izango da Smith.

Bakarka ere aritu izan da The Dare. 2023an, The Sex izeneko EPa kaleratu zuen eta duela astebete atera du bere estreinako LPa: What's Wrong With New York.