X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Elkarrizketa

Eneritz Furyak: “Nigan bizi dira sormenaren aktibista eta trabengatik negarrez bizi den izakia”

"Luzaz" izeneko bigarren aurrerapena aurkeztu digu musikariak, "B Aldea"n.

  • Eneritz Furyak

    Eneritz Furyak. Argazkia: @eneritzfuryak

    14:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Eneritz Furyak "B Aldea"n izan da, bere disko berriko "Luzaz" izeneko bigarren singlea aurkezten.

2021ean kaleratu zuen Emadan izeneko disko landua. Hiru urte geroago, urriaren 17an, ekarriko digu HHH.

Emadanek ekarritako oholtza gaineko erronka guztiak gaindituta, atseden hartu eta hurrengoari begira jartzeko tartea hartu du artistak.

Oraingo honetan, aurrekoak baino "koherentzia gutxiago" duen bilduma aurkeztuko digula aurreratu digu Furyak.

Horrela laburbildu du HHHn aurkituko duguna: "Elektronikatik edaten du, baina ez da honen moldeetan sartzen. Munduko musikek garrantzia dute, eta ahots asko dago".

Oholtzetan ere aurkeztuko du lana, zutik, teklatua eta ordenagailua eskuetan.