Dida!

Dida!

Dida!

'Dida'n

Google etxearen Nexus 4 telefono mugikorra salgai jarri dute berriz!

I.U.

Joan den astean erosi zitekeen arren, 10 minututan agortu ziren guztiak.

  • Xabier Unanue, 'A Bildua'.

    Xabier Unanue, 'A Bildua'.

Xabi Unanuek asteko albiste teknologiko esanguratsuenen errepasoa egin digu. Denbora luzez itxaron eta gero, Googlek salgai jarri du Nexus 4 telefonoa. Lehengo astean ere salgai jarri zuen arren, hamar minututan agortu ziren guztiak. Dirudienez, egoera kontrolatzea lortu dute, eta inongo arazorik gabe erosi daitezke orain.

Horrez gain, teknologia berrien munduan murgilduta gauden arren, zaharrei agur berezia ere eman behar diegu azkenaldian; izan ere, 20 urte eta gero, minidiskak desagertu egingo dira. Sony etxeak, bestalde, kontsola berria aurkeztuko du: Play Station 4a otsailaren 20an aurkeztuko dute. Era berean, XBOX Berria udan aterako dela iragarri dute.

Youtubek ere albistea eman du aste honetan, ordaindutako kanalak jarriko dituelako martxan. Beraz, nahi izanez gero, gure kanaleko argazkiak ikusteko ordainsaria jartzeko aukera emango du. Erabaki horri esker, kalitate handiko edukiak sortu nahi ditu atariak.