Dida!

Dida!

Dida!

Sariak

Bidania eta Lekeitio, 'Destination EH' lehiaketan garaile

Luzia Zugadi

Bidaniak Entzuleen Saria lortu du (1.500 euro) eta Lekeitiok, berriz, Epaimahaiaren Saria (1.000 euro).

3:00
Destination EH lehiaketa: Bidania Goiatz

Uda osoan zehar Euskal Herriko txokorik ederrenetako bideoak jasotzen aritu gara, eta udazkena iritsi eta batera, gure hurrengo oporrak non igaroko ditugun erabaki dugu. Izan ere, dagoeneko baditugu "Destination EH" lehiaketako bi irabazleak.

Bidania eta 3,2,1 Lekeitio dira, hain zuzen ere, irabazle nagusiak. Lehenak, Entzuleen Saria eskuratu du, eta beraz, 1.500 euro jasoko ditu. Epaimahaiaren Saria, berriz, Bizkaiko kostaldera joan da, Lekeitiok lortu baitu 1.000 euroko bigarren sari hau.

Bozketan 200 botoko aldea atera dio Bidaniak (2.236) Lekeitiori (2.003), eta Arteaga sailkatu da hirugarren postuan, 845 botorekin. Laugarren eta bosgarren tokietan Etxepareko terminalak (493) eta Zarautz (459) gelditu dira, hurrenez hurren.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta zorionak irabazleei!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Lekeitio bideoak