Dida!

Dida!

Dida!

Erroka

"Legado de Tibu" erronka bota diote Jon Gotzoni!

Xabi Unanue

Uretara salto egitera gonbidatu dute Aldaparena jauna. Salto egiten ez badu, afaria ordaindu beharko dio errokan parte hartzera gonbidatu duenari.

Astelehen hotz eta grisa da gaurkoa, baina horrek ez ditu gure entzuleak kikildu, eta egun hau aprobetxatu dute Jon Gotzon bustiarazteko.

Mutil galiziar batek Suitzan sortutako plana da “Legado de Tibu”a. Uretara salto egitera gonbidatzen bazaituzte, horixe egin behar duzu.  Ondoren zuk beste 3 pertsona sartu behar dituzu jokoan.Salto egin ezean, gonbidatu zaituen hori afaltzera eraman behar duzu.

Uretan busti zarela ikusteko, momentu hori sare sozialetara igo behar da bideo moduan.

Animatuko ote zaigu Jon Gotzon salto egitera? Eta egiten badu…. Nor busti nahiko du?