Dida!

Dida!

Dida!

'Dida'

Onintza Enbeitak batukadarik gabeko jaiak nahi ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Batukadak gogaigarriak direla uste du bertsolari bizkaitarrak. Horregatik, bost minutuko saioekin nahikoa litzatekeela deritzo Enbeitak.

  • 7:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Umorez eta batukada taldeetan dituen lagunei barkamena eskatuz, danbor-festak ez dituela gustuko nabarmendu du gaur Onintza Enbeita bertsolariak 'Dida' saioan.

Miramongo estudioan izan da gaurkoan, eta uda bikain joan bada ere, batukada hotsekin kokoteraino bukatu duela aitortu du. Gogaigarriak direla ere esan du; hori horrela, bost minutuko saioekin nahikoa litzatekeela deritzo Enbeitak.

Gainera, elektrotxarangak berritzeko ordua ere badela esan du: "Eskorbutotik haratago, modako abestiei gorde beharko liekete leku bat elektrotxarangek, Enrique Iglesiasi, adibidez".