Dida!

Dida!

Dida!

'Dida'

Gatiburen disko berriak zazpi kantu izango ditu

Luxuzko gonbidatua izan dute gaur 'Dida' saioan. Gatibuk Igelak pelikularen soinu-banda eta bideoklipa aurkeztu dituela aitzakiatzat hartuta, Alex Sardui elkarrizketatu dute goizean.

  • A ze banda, Alex Sardui

    A ze banda, Alex Sardui

    11:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irailaren 20 estreinatuko dute Donostiako Zinemaldiko Zinemira sailean Patxo Telleriak zuzendutako Igelak filma. Aurretik, ostera, Gatibuk aipatu pelikularako egindako kanta eta bideoklipa ezagutu ditugu. Horren harira, gaurko emanaldia akustikoa izan bada ere, "Igelak" abesti elektrikoa dela azpimarratu du Sarduik.

Dirudienez, Patxoren alabak gertutik ezagutzen du talde bizkaitarra, eta hark bultzatu omen zuen Gatibuko kideen partaidetza. Hain zuzen ere, Sarduik azaldu du tabernako kontuak haratago joan zirela, eta, azkenik, pelikularen parte izatera iritsi direla.

Ez omen da lan sinplea izan pelikula bateko abestia egitea, berorren gaia aintzat hartu arren, nortasuna zuen kantu bat egin nahi baitzuten, "gerora kontzertuetan jotzeko modukoa". Izan ere, Gatibuko abeslariak argitu du "Igelak" talde bizkaitarraren disko berriko kantuetako bat izango dela.

Lan berria

Estudioan buru-belarri sartuta dabiltza orain. Datorren astean sartuko omen dute Sarduiren ahotsa abestietan. Alabaina, Sarduik ez du esku artean duten proiektuari buruzko xehetasun gehiagorik eman, diskoa zazpi abestiz osatuta egongo dela, salbu.

Izenburua, berriz, diskoa prest dagoenean erabakiko dute, eta Durangoko Azokarako eskuragarri izango da "soinu indartsuak" edukiko dituen lan berria.