Dida!

Dida!

Dida!

'Dida'

Pertsona lodiei buruzko bost mito faltsu, Onintza Enbeitaren arabera

Astero bezala, rankinga egin du astearte honetan ere 'Dida' saioko kolaboratzaileak. Kilo batzuk soberan dituzten pertsonen inguruan esaten diren kontu faltsuez mintzatu da, hain zuzen.

  • 13:06 min
imagen player
imagen player
imagen player

Berotuta agertu da gaur Onintza Enbeita 'Dida' saioan, pertsona lodiei buruz astakeri asko esaten direlako. Horregatik, gizen dauden nesken zein mutilen inguruan sortu diren bost mito faltsu zerrendaratu ditu:

1-Pertsona lodiak ez dira dotoreak. Enbeitaren ustez, gezur galanta da hori, badirelako lodi egon arren, oso pinpirinak diren pertsonak. Hala ere, onartu du azaroa beste batd ela, alegia, askotan ez dutela izaten aukerarik gustuko dituzten arropak erosteko, neurri txikikoak soilik egoten direlako.

2-Sofan botata bizi dira. "Kilo batzuk soberan dutenek ere egiten dute kirola, eta ez da egia beti sofan botata eta txokolatea jaten daudela", esan du haserre.

3-Argal dauden pertsonak gorrotatzen dituzte. Mito horren kontra azaldu da Onintza Enbeita, bekaizkeria pertsona lodien ezaugarri bat ez dela azpimarratuta.

4-Ziurtasun-gabezia dute. Bertsolari bizkaitarrak argi utzi du segurtasun kontuak pertsonaren eta egunaren araberakoak direla, baina ez dutela inondik ere loditasunarekin zerkusirik.

5-"Lodi zoriontsuaren mitoa". Gizen egotea ez da zoriontasunaren sinonimo, nahiz eta batzuk horixe aldarrikatzen duten.