Dida!

Dida!

Dida!

'Dida'

Emakumeei mesederik egiten ez dieten bost kantu, Onintza Enbeitaren eskutik

'Dida' martxoaren 8ko aldarrikapena begira jarri da. Hori horrela, Onintza Enbeitak bost abestiz osatutako rankinga egin du, emakumeei mesederik egiten ez dieten kantuak ardatz hartuta.

  • 12:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da ostegun honetan, martxoaren 8an, eta oraindik ere lan asko egin beharra dago parekotasunaren bidean. Musikaren munduan, adibidez, badira emakumeei mesederik egiten ez dieten zenbait abesti, eta horiek zerrendaratu ditu gaurkoan Onintza Enbeita 'Dida' sioko kolaboratzaileak.

1. The Police taldearen "Every breath you take": doinu ederra duen, zalantzarik gabe, The Policeren aipatu abestiak. Aitzitik, letra ez da horren ederra, Enbeitaren aburuz. Izan ere, "arnasa hartzen duzun bakoitzean, ematen duzun urrats bakoitzean, zu zaintzen egongo naiz", "Ez al duzu ikusten nirea zarela?" eta antzeko esaldiak entzun daitezke kantu horretan.

2.Guns N'Roses: "Used to love her": Emakumeenganako indarkeria goratzen du kantuak. "Lur azpitik sei metrora sartu nuen, eta oraindik ere kexatzen entzuten dut. Maite izan nuen, baina hil egin behar izan nuen".

3. Loquilloren "La mataré": Gustuko duen neskak esperotako maitasuna ematen ez dionez, hil egin nahi du Loquillok abesti honetan.

4. Negu Gorriaken "Sexu makina": Abestiaren mezua ez du kritikatu Onintza Enbeitak, baina haren iritziz hogei urte geroago emakumea gizakia dela gogoratu beharra lekuz kanpo dago. Horregatik, kantu hau entzutean askok eta askok erakusten duen emozioak kezkatzen du Onintza.

5. Gatiburen "Gabak zerueri begire": Argi utzi du Enbeitak Gatibu eta Negu Gorriak ez direla, inondik inora, talde matxistak. Alabaina, kantu honetan "eskotie", "minigonie" eta "pekatu sasoie" elementuak batzea ez zaio egokia iruditzen. Izan ere, Enbeitaren aburuz, asmo txarrik gabeko abesti honek zalantza sor dezake, minigonek eta eskoteek bekaturako bidea zabaltzen dutela uler daitekeelako.