Dida!

Dida!

Dida!

Elkarrizketa

Maria Jauregi Lasa: “Filma kuadrillarekin ikustea esperientzia oso positiboa izan da”

"Maixabel" filmaren estreinaldiaz aritu da Maria Jauregi Lasa, "Dida"n.

  • "Maixabel" filmeko irudia

    "Maixabel" filmeko irudia

    13:34 min
imagen player
imagen player
imagen player

Maria Jauregi Lasa Zinemaldian estreinatu berri den "Maixabel" filmaz aritu da "Dida"n. Iciar Bollainek zuzenduta, Maixabel Lasaren bizipenak kontatzen ditu filmak; Juan Mari Jauregi senarraren hilketatik hasi eta Maixabelek hilketan parte hartu zuten bi gizonekin izandako topaketetan bukatuta.

2:10

Mariaren bizipenek ere pisu handia dute film luzean, eta oraindik "barruak mugituta" dituela azaldu du "Dida"n. Hala ere, filmak indarkeriari zilegitasuna kentzeko eta espetxeko topaketen nondik norakoak behar bezala azaltzeko balioko duela uste du.

Legorretan egindako filmaren pase pribatuaz ere hitz egin du Mariak, eta kuadrillakoekin bere bizipenak pantaila handian ikustea berezia izan dela aitortu.