Dida!

Dida!

Dida!

DIDA

Maurizia Aldeiturriaga: euskal erreferente musikal eta feminista

Maurizia Aldeiturriaga gaurko egunez jaio zen, 1904. urtean. Efemeride musikalari lotuta, musikari zeberioarrak utzitako legatuaz aritu da gaur goizean Andrea Aranburu "Dida"n.

  • Maurizia Aldeiturriaga

    Maurizia Aldeiturriaga

    15:58 min
imagen player
imagen player
imagen player

1904. urteko irailaren 22an jaio zen Maurizia Aldeiturriaga pandero-jole zeberioarra, berak urrikoa zela pentsatu arren. Hala ere, ez zebilen hain oker. 

Iruditegi komunean panderoa astintzen gogoratzen dugun arren, abesten zituen kopla zaharrengatik egin zen ezaguna Euskal Herriko plazetan.

9 urterekin neskame joan zen Bilbora, eta 12 urterekin hasi zen musika jotzen. Ordutik, emakumeek plazetan leku propioa izateko borrokatu zen bere ibilbide profesionalean zehar.

Gaur, efemeride musikalari lotuta, musikariak utzitako ondarea errepasatu dugu "Dida"n.