Dida!
DIDA
Zea Mays taldeak "Kemena" izeneko EP berria aurkeztu du Didan!
Aiora Renteriak "Adore" osteko EP berria aurkeztu digu gaurkoan. "Kemena" izenpean, bi abesti kaleratuko dituzte: izen homonimoa duena eta "Inondik Inora".
-
Kemena, Zea Mays. Argazkia: @zeamaysrock
16:23 min



Estreinakoz, Zea Mays taldearen "Kemena" izeneko kanta entzun dugu gaur Dida saioan. Izen bereko EP-a plazaratu du talde bilborratak, "Inondik Inora" abestiarekin bat. Azken EPa Santi Garciarekin grabatu dute, eta Fortun artistak egin die azalaren diseinua. Dagoeneko ikusgai dagoen "Kemena" abestiaren bideoklipa Arriguri euskal sortzaile taldeak zuzendu du.
Aurrerantzean, abestiak sortu ahala kaleratuko dituztela azaldu digu Aiora Renteriak, diskoa osatu arte itxaron gabe.
Lan berriaz gain, Rozalén artista zaragozarrarekin "Negua joan da ta" kantatuz taula gainean izandako esperientziaz galdetu diogu.